Euriteengatik alerta horian gaude gaur, eta alerta naranja jarri dute biharko. Euskalmeten arabera, ostegun honetan, "arratsaldean ipar-haizea sartuko da eta ipar isurialdean batez ere, zaparradak botako ditu. Tarteka gogotik botako du eta trumoi-ekaitzak jo dezake". Bihar berriz, "giro goibel eta oso euritsua. Euria izango dugu hizpide eta zenbait tokitan etengabe eta gogotik botako du. Trumoi-ekaitza botatzeko arriskua ere ezin dugu erabat baztertu. Tenperatura freskoa izango da egun osoz eta beroenak 15-17 ºC inguruan kokatuko dira". 24 ordutan, 60-80 litro arteko prezipitazioak izan ditzakegu. Asteburuan giro euritsua izaten jarraituko dugu.
Datozen ordu eta egunotarako iragarpenak hauek. Aipatu moduan, kolore desberdinetako alerta deiak egin dituzte. Ostegun honetarako horia; "24 ordutan, 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate txikiari dagokion abisu horia 18tatik 24ra (ordu lokala). Osteguna, hilak 18, 18etatik (ordu lokala) ostirala, hilak 19, 24ra arte (ordu lokala), 24 ordutan 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da, bereziki kantauri isurialdean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izateko probabilitatea txikia da. Ordu betean 15 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate txikiari dagokion abisu horia 18tatik 24ra (ordu lokala). Zenbait tokitan zaparrada handiak botatzeko probabilitatea txikia da. Trumoi-ekaitza botatzeko probabilitatea txikia da".
Ostiralerako okerrena
Biharko berriz, alerta naranja iragarri dute. "24 ordutan, 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate txikiari dagokion abisu horia kantauri isurialdean (Bizkaia eta Gipuzkoa) 00etatik 09ra (ordu lokala). Osteguna, hilak 18, 18etatik (ordu lokala) ostirala, hilak 19, 24ra arte (ordu lokala), 24 ordutan 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da kantauri isurialdean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izateko probabilitatea txikia da.
-24 ordutan, 80 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate txikiari dagokion alerta laranja kantauri isurialdean (Bizkaia eta Gipuzkoa) 09etatik 24ra (ordu lokala). Osteguna, hilak 18, 18etatik (ordu lokala) ostirala, hilak 19, 24ra arte (ordu lokala), 24 ordutan 80-100 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da kantauri isurialdean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izateko probabilitatea txikia da.
- 24 ordutan, 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate txikiari dagokion abisu horia mediterranear isurialdean (Araban) 00etatik 24ra (ordu lokala). Osteguna, hilak 18, 18etatik (ordu lokala) ostirala, hilak 19, 24ra arte (ordu lokala), 24 ordutan 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da mediterranear isurialdean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izateko probabilitatea txikia da.
- Ordu betean 15 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate txikiari dagokion abisu horia 00etatik 24ra (ordu lokala). Zenbait tokitan zaparrada handiak botatzeko probabilitatea txikia da. Trumoi-ekaitza botatzeko probabilitatea txikia da".