Euskara bizirik, haur eta gazteen artean bereziki

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 18a, 00:00

Soziolinguistika Klusterrak Usurbilgo kaleko euskara erabilera neurtzeko egindako ikerketaren emaitzen berri ematen ari gara egunotan. Gaurkoan, adinaren araberako portzentaiak aurkeztuko dizkizuegu. Adinean behera egin ahala, euskararen erabilerak gorantz egiten duela, horixe ikerketa honen ondorio nagusia. Datuak, hemen:
-Haurrak (2-14 urte): %74,2.
-Gazteak (15-24 urte): %74,4.
-Helduak (25-64 urte): %53,8.
-Adinekoak (65 urtetik gorakoak): %50,5.

Neurketa unean, gazteleraz edo beste hizkuntzetan jardun zutenen kopurua honakoa zen, ehunekotan:
-Haurrak: gaztelaniaz, %25,5; beste hizkuntzetan, %0,3.
-Gazteak: gaztelaniaz, %25,6.
-Helduak: gaztelaniaz, %45,8; beste hizkuntzetan, %0,4.
-Adinekoak: gaztelaniaz, %49,3; beste hizkuntzetan, %0,2.

Datuok eskutan, ondorioa argia da; haur eta gazteen arteko hizkuntz erabilerari dagokionez, emaitza baikorrak dira etorkizunari begira. Usurbilgo joera, Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herri mailan sumatu duen joera berberarekin bat dator gainera. Baina ondorio baikor gehiago ere atera dituzte. Hamarkada bat atzera eginda, 2001az geroztik haurren euskararen erabilera bere horretan mantendu da, gazteena asko igo da, helduen eta adinekoen artean baita. Adinekoen kasuan gainera, hamar urteotan lehen aldiz, euskaraz entzundako elkarrizketak gehiago izan dira gaztelaniaz entzundakoak baino. 

Hauxe, adin tarteka, 2001, 2006 eta 2011ko neurketetan erregistratu den euskararen kaleko erabileraren bilakaera:
-Haurrak: %76,1; %71,1;%74,2.
-Gazteak: %52,5; %82,7; %74,4.
-Helduak: %38,7; %50,5;%53,8.
-Adinekoak: %31,4; %31,4; %50,5.

Guztiak: %52,5; %57; %61,9.