Zazpi bilkurako prozesua, otsailera arte

Noaua Aldizkaria 2012ko urriaren 18a

Abiatzear den hezkuntza alorreko parte hartze prozesua zazpi saiotan banatua egongo da. Urriaren 24an hasi eta otsailaren 6ra arte luzatuko da. Bilkura guztiak, Potxoenean burutuko dira, arratsaldez, 18:30etan. Bi orduko iraupena izango dute saioek eta etorkizuneko hezkuntza eredu bateratua adosteko, hiru gai nagusi jorratuko dira. Honako hauek: 

1-Egoeraren diagnostiko partekatua: 2 bilera.
2-Identifikatutako interes edo beharrei irtenbidea aurkitzeko aukera ezberdinen lanketa: 3 bilera.
3-Erabakitakoa martxan jartzeko eman beharreko pausoak zehaztu eta landu: 2 bilera.

Bilera irekiak
Interesdun herritar oro bertara daiteke bilkura hauetara. Bi ordu inguruko iraupena izango dutela aurreikusten dute Usurbilgo Udaletik. Egunotan burutuko dira:

-Urriak 24.
-Azaroak 7.
-Azaroak 21.
-Abenduak 5.
-Abenduak 19.
-Urtarrilak 23.
-Otsailak 6.