Parekidetasun Kontseiluaren lehen bilera, gaur 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 18a, 00:00

Herriko emakumeei, gaur Potxoenean ospatuko den Parekidetasun Kontseiluaren lehen bilerara agertzera deitzen die Usurbilgo Udalak. Udalak antolaturiko hitzordua, 19:00etarako finkatu dute. "Beraiengandik jaso nahi da, zuzenean, herriko emakumeek dituzten behar eta nahiak. Herriko emakume guztiei irekia egongo da eta urtean lau aldiz elkartuko dira", adierazi dute Udaletik.