Hauteskunde kanpainaren amaiera gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 19a, 00:00

Bi asteren ostean, amaierara heldu da jada hauteskunde kanpaina. Eusko Legebiltzar berria osa dezaketen hautagaiek, herritarren bozkak eskatzeko gauerdira arteko tartea dute. Bihar larunbata, hausnarketa eguna izango da, eta igandean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna.

Usurbili dagokionean, kanpaina lasai antzean joan da. EH Bildu koalizioa izan da, ekitaldiak antolatu dituen eragile politiko bakarra. Kanpainari amaiera emateko, gaurko deitua dute azken hitzordua, arratsaldeko 19:00etan frontoian.