Alerta horian jarraituko dugu gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 19a, 00:00

Euriteengatik alerta naranja zegoen iragarria gaurko, baina alerta horira igaro gara jada. Euskalmet-en arabera, probabilitatea txikia izan arren, 24 orduko tartean, 60 litro metro karratuko bota ditzake euritan. Halaxe dio, urriaren 19 honetarako eguraldi iragarpenak: "Ostiralean giro goibel eta oso euritsua. Euria izango dugu hizpide eta zenbait tokitan etengabe eta gogotik botako du. Trumoi-ekaitza botatzeko arriskua ere ezin dugu erabat baztertu. Tenperatura freskoa izango da egun osoz eta beroenak 15-17 ºC inguruan kokatuko dira".

Biharko jarria zuen alerta horia desaktibatu du Euskalmet-ek. Halere, larunbat honetan, "euriak gurean jarraituko du. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu. Zenbait tokitan zaparradak handiak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki Nafarroan. Tenperatura apur bat igoko da, baina hala ere giroa freskoa izango da oraindik ere". 

Etzi, baretze aldera egingo du eguraldiak. "Igandean egoera berdintsuarekin jarraituko dugu. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu. Gauzak horrela, igandean euria izango dugu berriro ere hizpide, batez ere ipar isurialdean. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du, baina azken ordutan hego-mendebaldetik etorriko da, eta orduan atertzeko joera hartuko du eta hodeiak ere desagertzen hasiko dira. Tenperaturetan ez dugu aldaketa handirik nabarituko", dio urriaren 21eko Euskalmet-en iragarpenak.