Haurrak tartean direnean, euskararen erabilera nabarmen igotzen da

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 19a, 00:00

Soziolinguistika Klusterraren euskararen kaleko erabilerari loturiko neurketako emaitzak atalez atal eskaintzen ari gara egunotan. Zonaldeak, adina, sexua... aldagai guztion araberako neurketak burutu dituzte. Haurren presentziak euskararen erabileran zer nolako eragina duen ere jakin nahi izan dute. Ondorio argia atera dute; haurrak haurrekin nagusiki euskaraz mintzatzen dira, helduen artean haurrak direnean bai haurrek eta baita helduek ere euskaraz hitz egiten dute. Aldiz, haurrik ez dagoen helduen arteko elkarrizketetan, nabarmen egiten du behera euskararen erabilerak. Ikus bestela, Soziolinguistika Klusterrekoek ezagutzera eman dituzten datu hauek:

HAURREN PRESENTZIA

EUSKARAREN ERABILERA

Haurrak bakarrik daudenean: %74,6.

Nagusiak bakarrik (haurrik gabe) daudenean: %48,1.

Haurrak eta nagusiak nahasian daudenean: %71,3.

Nagusia hitz egiten: %62,7.

Haurra hitz egiten: %77,6.

 

GAZTELANIA ETA BESTE HIZKUNTZEN ERABILERA

Haurrak bakarrik daudenean: gaztelaniaz %25,4. Beste hizkuntzetan: %0.

Nagusiak bakarrik (haurrik gabe) daudenean: gaztelaniaz %51,6. Beste hizkuntzetan: %0,4.

Haurrak eta nagusiak nahasian daudenean: gaztelaniaz %28,3. Beste hizkuntzetan: %0,4.

Nagusia hitz egiten: gaztelaniaz %37,1. Beste hizkuntzetan: %0,3.

Haurra hitz egiten: gaztelaniaz %21,9. Beste hizkuntzetan: %0,5.

 

EUSKARAREN ERABILERA BILAKAERA

2001:

Haurrak bakarrik daudenean: %77,5.

Nagusiak bakarrik (haurrik gabe) daudenean: %36,5.

Haurrak eta nagusiak nahasian daudenean: -

 

2006:

Haurrak bakarrik daudenean: %85,2.

Nagusiak bakarrik (haurrik gabe) daudenean: %54,9.

Haurrak eta nagusiak nahasian daudenean: %49,8.

 

2011:

Haurrak bakarrik daudenean: %74,6.

Nagusiak bakarrik (haurrik gabe) daudenean: %71,3.

Haurrak eta nagusiak nahasian daudenean: %48,1.