Futbol eta eskubaloi partidak, eta Endika Abril Txapelketako finala asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 19a, 00:00

Asteburua kirol hitzorduz josia datorkigu. Usurbilgo futbol eta eskubaloi talde hainbatek etxean jokatuko du, Haranen eta Oiardo Kiroldegian hurrenez hurren. Neurketa hauekin batera, aurreko igandean hasi eta euriagatik eten behar izan zuten Endika Abril Txapelketako finalaren jarraipena izango da, igande goizez. Berriz ere euriagatik bertan behera geratzen ez bada, Luzaz Gazte eta Kapito Harri taldekoek goizeko 11:00etan helduko diote berriz, hilaren 14an hasitako lehia saioari. Aurreko igandean markagailua honela geratu zen, neurketa eten zenean; Luzaz Gazte 10-Kapito Harri 5.

Kirol hitzordu guztion zehaztasun gehiago, hemen:

ENDIKA ABRIL TXAPELKETAKO FINALA
Urriak 21, igandea
11:00
 Luzaz Gazte-Kapito Harri.
Tokia: Zubieta.

FUTBOL PARTIDAK
Urriak 20, larunbata

15:30 Jubenilak.
17:30 Neskak.

Tokia: Harane.


ESKUBALOI PARTIDAK
Urriak 20, larunbata
11:00 Alebin neskak: Udarregi 6-Urnietako K.E.
12:00 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Elgoibarko Sanlo EKT.
16:30 Senior mutilak, 2. territoriala: Usurbil K.E.-Elgoibarko Sanlo EKT.
18:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Urola ET.
19:30 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-Ereintza

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Urriak 21, igandea
11:00 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-CDB Leizaran.
12:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Eharialdea.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.