Kontzertuak gaur eta zirko tailerra bihar, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2012ko urriaren 19a

Ekimen berriak antolatu dituzte Usurbilgo Gaztetxekoek astebururako, web orri honetara bidali dituzten mezuen bidez berri eman dutenez. Hona hemen, ostiral eta larunbaterako deitu dituzten hitzorduak:

Urriak 19, ostirala
23:00 Kontzertu gaua: Artobixar, Odolaren Mintzoa eta D-Pintxos.

Urriak 20, larunbata
17:00-19:00 Zirko-eskola, Gloria Peon Neskakabaret ikuskizuneko kidearekin (Santueneko jaietan izan ziren). 6 urtetik gorakoentzat. Informazio gehiago: laglocirco.com / neskakabaret.com

Auzolan Eguna
Urriaren 25erako bestalde, Auzolan Eguna antolatu dute Gaztetxean:
09:00 Auzolan Egunaren hasiera.
Ondoren, hamaiketakoa.
19:00 Eguna amaitzeko, asanblada.