Zortzi mahai eta bost gune igandean, bozka emateko

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 19a, 00:00

Aurreko hauteskunde deialdietatik aldaketarik ez da, zortzi mahai eta bost hautesleku irekiko dituzte igandean. Eusko Legebiltzar berria osatzeko bozka eman asmo duenak, adi, erroldatua dagoen zonaldearen arabera, mahai batera edo bestera jo beharko du eta. Aipatu moduan, zortzi mahai jarriko dira bost guneotan: Udarregi Ikastolan, Aginagako Herri Ikastetxean, Santueneako Auzo Elkartean, Zubietako Lanbide Eskolan eta Kalezarko Haur Eskolan.

Goizeko 9:00etan irekiko dituzte hautes lekuak, eta iluntzeko 20:00ak arte zabalik egongo dira: 

DISTRITOA

SEKZIOA

MAHAIA

ABIZENAK

HAUTESLEKUA

01

001

A

A-I

Udarregi Ikastola
(Gernika ibilbidea, 11)

01

001

B

J-Z

Udarregi Ikastola
(Gernika ibilbidea, 11)

01

002

A

A-Z

Santueneako Auzo Elkartea

(Santuenea auzoa, 12)

01

002

B

A-Z

Aginagako Herri Ikastetxea

(Erriberako kalea, 7)

01

003

A

A-K

Haur Eskola

(Kalezar auzoa)

01

003

B

L-Z

Haur Eskola

(Kalezar auzoa)

01

003

C

A-Z

Lanbide Eskola

(Zubieta auzoa, 9)

01

004

U

A-Z

Udarregi Ikastola

(Gernika ibilbidea, 11)


Usurbilgo emaitzak, sarean
Hauteslekuak iluntzeko 20:00etan itxiko dituzte eta une horretan hasiko da botoen zenbaketa. NOAUA!-tik, emaitzak jasotzen joan ahala plazaratuko ditugu web orri honen bidez, baita sare sozialen bitartez ere.