Gaurkoekin alderatuta bestelakoa zen, 2009ko martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarra osatzeko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan burutu ziren hauteskundeetako panorama. Usurbilen, bozka gehien bildu zituen lehen indarra, EAJ-PNV izan zen. Jarraian, Ezker Abertzaleak D3M bozkatzeko eginiko deialdiari erantzunez, bozka gehien D3M-k jaso zituen. Gogoan izan, deialdi hartara aurkeztu ziren Askatasuna eta D3M legez kanporatuak izan ziren. Hauek izan ziren, eragile politiko desberdinek orduko hartan Usurbilen lortu zituzten emaitzak (ondoko irudian klikatuta, zehatzago):
Errolda: 4.669.
Balio gabeak: 768.
Zuriak 23.
Abstentzioa: 1.713.
D3M: 761.
EAJ: 895.
EA: 144.
Aralar: 420.
PSOE:
477.
PP: 126.
Ezker Batua: 72.
Besteak: 31.