Gaurko hauteskundeetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bataz besteko abstentzioa %35ekoa izan dela berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Gipuzkoan ere beste hainbeste, %35ekoa izan dela abstentzioa. Usurbilen aldiz baxuagoa, %31,48koa. Beste modu batera esanda, gaurkoan bozkatzera deituak zeuden 4.669 usurbildarren %68,52 joan da bozkatzera, Kalezarren, Kaxkoan, Santuenean, Zubietan eta Aginagan ireki dituzten hauteslekuetara.