Eusko Legebiltzarraren bi herenak, indar abertzaleen esku

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 22a, 00:00

EAJ-PNV alderdiak irabazi ditu Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak. Bigarren indar bozkatuena EH Bildu izan da. Hurrenez hurren 27 eta 21 eserleku lortuta, Gasteizko parlamentuaren bi herenak indar abertzaleen esku egongo dira datozen lau urteotan. Beste herena, PSE-EE, PP eta UPyD-k osatuko lukete. Hona hemen, atzoko emaitza orokorrak:

EMAITZA OROKORRAK

 

Botoak

Ehunekoa

Eserleku kopurua

EAJ-PNV

383.565

34,64

27

EH Bildu

276.989

25,00

21

PSE-EE

211.939

19,13

16

PP

129.907

11,73

10

UPyD

21.492

1,94

1



Parte hartzea: %66.

Legebiltzar berriaren itxura
Urte amaieran osatuko den legebiltzar berriak ez du azken lau urtetakoaren itxura handirik izango. 2009ko legebiltzarrak EAJ-PNV-k irabazi arren, eta D3M plataforma legez kanpo zela, PSE-EE-k hartu zuen lehendakaritza PPrekin akordioa adostu ostean. Bi alderdiok orain, legebiltzarkideak galdu dituzte. Lau urtez ordezkaritzarik gabe egon ostean, eta EA, Alternatiba eta Aralarrekin batera itzuliko da Ezker Abertzalea Gasteizera, EH Bildu koalizioaren izenean. Ezker Batuak eta Ezker Anitzak ez dute ordezkaririk izango.