Ondoko irudian klikatuta dituzue, Usurbilgo Udaletik helarazi dizkiguten atzoko hauteskundeetako emaitzak zehaztasun handiagoz. Zonaldeka, zenbatekoa izan zen abstentzioa edota alderdi bakoitzak jasotako bozka kopurua. Gogoan izan, bost hautesleku ireki zituzten atzo. Guneotan; Kaxkoan Udarregi Ikastolan, Kalezarko Haur Eskolan, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Auzo Elkartean eta Aginagako Herri Ikastetxean. Lekuotan bozketarako zortzi mahai jarri zituzten, hiru Udarregi Ikastolan, bi Haur Eskolan eta mahai bana gainerako hauteslekuetan. Zortzi mahaietan indar bozkatuena EH Bildu izan da. Bigarren indarra, EAJ-PNV.