Euskal Selekzioarekin entrenatzera doaz, Usurbil Kirol Elkarteko 4 kide

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 23a, 00:00

Asteburuan eskubaloiko Euskal Selekzioak entrenamendu saioak burutuko ditu Barakaldon. Hara joateko deituak izan dira, Usurbil Kirol Elkarteko lau kide; Estitxu Berasategi, Ane Irazabal, Lur Errekondo eta Andoni Zubeldia. 

Infantil mailako jokalari Berasategi eta Irazabal larunbatean, urriaren 27an izango dira Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. 15:45etan hasiko dute saioa. Lehenago, ostegun honetan, hilaren 25ean deitu dituzte jubenil mailako beste bi jokalariak; 9:30etarako Zubeldia, eta ordu eta erdi beranduago, goizeko 11:00etarako Errekondo. Hauek ere Lasesarre Kiroldegian entrenatuko dute.