Usurbilgo etorkizuneko hezkuntza eredu bateratua adostu nahi du Usurbilgo Udalak, herri eragile eta herritarrekin. Horretarako, asteazken honetan, urriaren 24an abiatuko den parte hartze prozesua antolatu dute. Usurbilgo Udaletik herritarrak parte hartzera deitzen dituzte. "Lehen bilera urriaren 24an izango da eta bertan espero dugu ahalik eta jende gehien gerturatzea eta denen iritziak jaso eta denon artean adostasunetara iristea", adierazi dio NOAUA!ri Enara Arbizu hezkuntza alorreko zinegotziak. Mertxe Aizpurua alkateak ere otsailera bitarte burutuko diren bileretara gerturatzeko gonbita luzatzen die herritarrei. "Animatu parte hartzera. Herritarrez osaturiko bilerak izango ditugu. Denok dugu zerbait esateko. Hezkuntza guztiongan eragina duen zerbait da. Hurrengo urteak markatuko dituen zerbait da. Garrantzia duela, animatu jende guztiari parte hartzea eta denek dutela leku bat hemen", adierazi du.
Mertxe Aizpuruari eta Enara Arbizuri eginiko elkarrizketa, azken astekarian argitaratu genuen. Pdf formatuan zintzilikatua duzue web orrialde honetan bertan.