III. Antzerkizale Eguneko kalejiran parte hartzeko deia

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 23a, 00:00

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Usurbil hautatu du, 2012ko III. Antzerkizale Eguna ospatzeko. Azaroaren 3an izango da. Datorren asteko larunbatean, egun osoko ekimenak iragarri dituzte; antzezlanak, tailerrak... Eta tartean, kalejira bat ospatuko da Kaxkoan barrena. Hitzordu honetan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak. Animatzen direnek izena eman dezatela, urriaren 31 baino lehen, txerriki@gmail.com helbidean. 

Adi baita, antolatu diren tailerretan parte hartzekotan zaretenok. Klown edota testuen idazketari buruzko saioetara joateko, aldez aurretik apuntatu behar da, plaza mugatuak egongo dira eta. Helbidea hemen; txerriki@gmail.com. 

Antzerkizale Egunaren eta udazkenerako EHAZEkoek antolatu dituzten beste hainbat ekitaldirekin, AntzerkiZale Sarea osatu nahi dute; Antzerki zaletuen, antzerki taldeen eta udalerrien arteko sare bat, antzerkigintza bultzatuko duena, zaletuentzat han eta hemen alor honetako eskaintza egoteko aukera emango duena. 

Azaroaren 3an Usurbilen ospatuko den III. Antzerkizale Egunaren egitaraua, hemen:

10:00 Klown Tailerra: May Gorostiaga, Intujai.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: 3 ordu.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.

11:00 Antzerki testuen idazketa tailerra: Galder Perez.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: ordu eta erdi.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.

15:00 Arratsaldeko kalejira prestatzera.
Izen ematea: txerriki@gmail.com

17:00 "Kultura plazara" antzezlana: Irrien Lagunak.
Tokia: Kaxkoan (Mikel Laboa plazan edo frontoia).

18:00 Euskal Herriko antzerki taldeekin kalejira mundiala!

19:00 2012ko Antzerkizale Eguneko manifestuaren irakurketa.

Jarraian, "...Eta behia agertu zen": Aldatzen Laguntzen antzerki taldea.

20:00 "Publikoari gorroto": Huts Teatroa.
Tokia: Sutegi.
Sarrerak: 8 euro ohiko tokietan, egunean bertan 10 euro. Bazkideek aldez aurretik 6 eurotan.

Antolatzaileak: EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea), NOAUA! Kultur Elkartea eta Txerriki Antzerki taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Babesleak: Kutxa Gizarte Ekintza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.