Azoka igandean, ABISO taldearen eskutik

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 24a, 00:00

“Justizia, kultura eta ongizatea denontzat” izatea bultzatu nahi duen ABISO elkarteak azoka irekia antolatu du igande honetarako, urriaren 28rako. Goizeko 11:00etatik iluntzeko 19:00ak arte frontoian, norberak eramandako gaiak trukatu, oparitu edo saldu ahal izango ditu. Bide batez, ABISO elkartea ezagutzeko aukera izango da. Aipatu bilguneak injustizia sozialak salatu eta prebenitu asmo ditu. Baita artea eta kultura jende guztiarengana gerturatu ere. Azokara hurbiltzeko gonbita luzatzen du antolakuntzak. Informazio gehiago nahi duenak, abisosomosmas@gmail.com helbidera idatzi dezake edo 686 554 145 (Ana) telefono zenbakira deitu.