Kirol hitzorduak, bihartik igandera

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 24a, 00:00

Usurbil Kirol Elkarteko lau kide, egunotan Euskal Selekzioarekin entrenatzera zihoazela berri eman genizuen atzo. Eskubaloi taldeen bilgunetik jakinarazi dutenez ordea, lau ez sei jokalari dira deitu dituztenak. Biharko, urriaren 25erako, jubenil mailako bi jokalari; 9:30etan Andoni Zubeldia eta 11:00etarako Lur Errekondo. Larunbat arratsaldeko 15:45etarako, hilaren 27rako beraz, infantil mailako beste bi jokalari; Estitxu Berasategi eta Ane Irazabal. Eskubaloi elkarteko lau ordezkariok Barakaldoko Lasesarre kiroldegian entrenatuko dute Euskal Selekzioarekin.

Gaur jakin dugunez bestalde, azaroaren 1ean, Usurbil Kirol Elkarteko beste bi kide, Unai Lejardi eta Imanol Furundarena ere infantil mailako Euskal Selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte. Aipatu moduan, hilaren 1ean, baina Durangoko Landako Kiroldegian. Goizeko 9:45etan. 

Bestalde, hainbat eskubaloi eta futbol neurketa jokatuko dira egunotan, Oiardo Kiroldegian eta Haranen hurrenez hurren. Hemen, partida hauen guztien ordutegiak:

ESKUBALOIA
Urriak 25, osteguna
10:30 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Urola E.T.
12:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Arrasate E.B.

Urriak 27, larunbata
10:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urnietako K.E.
10:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-C.D.B. Leizaran.
11:30 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Elgoibarko Sanlo EKT.
16:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Ereintza.
18:00 Senior mutilak, 2.territoriala: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz.
19:30 Senior neskak: Atez Ate Usurbil-Urnietako K.E.

Urriak 28, igandea
11:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Amenabar ZKE.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

FUTBOLA
Urriak 27, larunbata
10:15
 Alebin mutilak Futbol 8 Udarregi 5.
10:15 Infantil neskak Futbol 8.
11:30 Infantil mutilak Futbol 11. 
12:30 Kadeteak Areto Futbola (Oiardo Kiroldegian).
15:30 Regionalak. 
17:30 Kadeteak Futbol 11. 

Tokia: Harane.