Liburutegien Eguna ospatuko dugu gaur eta asteazken honetan hain justu, Sutegin zenbait berrikuntza martxan jarriko dituztela berri eman du Usurbilgo Udaleko Komunikazio Sailak. Aurrerantzean, udal liburutegian maileguan hartu ahal izango dira Peru Galbetek eginiko Santixabeletako bideoa eta azken jaiotan Ibai Arrietak ateratako argazkiak, formatu digitalean. Bestalde, liburu elektronikoak irakurtzeko bi gailu ere mailegatzeko moduan jarriko ditu udal liburutegiak. Hori gutxi balitz, ordenagailu eramangarri bat ere erabiltzaileen esku jarriko dute, bertan erabiltzeko. Berrikuntza guztion eta Sutegi udal liburutegiko eskaintzaren inguruko zehaztasunak jasotzeko gainera, blog bat ere badute. Apuntatu, hauxe da helbidea: liburutegiak.blog.euskadi-net/usurbil/