Abiatu da hezkuntza arloko parte hartze prozesua

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 26a, 00:00

Ostegunean abiatu zen, etorkizunerako Usurbilgo hezkuntza eredu bateratua adosteko Udalak antolatua duen parte hartze prozesua. Jendetsua izan zen Potxoenean burutu zen lehen bilkura. Talde kideak elkar ezagutuz hasi zuten saioa. Bilerako partaide bakoitzak, abiatu berri den prozesuaz dituen aurreikuspenak zeintzuk diren idazteko aukera izan zuen, antzeko beste prozesuak gidatu izan dituen Nicola Foronik proposatuta. Udal ordezkari eta herritarrak bildu ziren hitzorduan, hezkuntza arloko egungo egoeraren diagnosia aztertzekoak ziren.

Bigarren hitzordua hain zuzen, azaroaren 7rako deitua dago, 18:30ean Potxoeneako goiko aretoan. Prozesu osoan bezala, bilkura irekia izango denez, herritar oro bertara daiteke Udalak deituriko hitzordura. Otsailera arte luzatuko den prozesuan, lehen bilera hauetan identifikatutako interes edo beharrei irtenbidea aurkitzeko aukera ezberdinak landu edota erabakitakoa martxan jartzeko eman beharreko pausoak zehaztu nahi dira.