Iaz bezala, aurten ere Behobia-Donostia proban parte hartu asmo duenak autobusez egin ahal izango du Usurbildik Behobiarako eta Donostiatik Usurbilerako joan etorria. Autobusa antolatu dute, azaroaren 11rako. Goizeko 8:45etan irtengo da Bordatxo paretik. Lekua bada oraindik, izen emateak beraz irekita jarraitzen du, 666 987 083 telefono zenbakian. Prezioa, 10 euro.