Erretzeari uzteko ikastaroko izen-ematea gaur itxiko da

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 26a, 00:00

Ostiral honetan, urriaren 26an itxiko da, Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuak erretzeari uzten laguntzeko antolatua duten ikastaroan izen emateko epea. Apuntatzeko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da edota bertara deitu, 943 371 110 telefono zenbakira. Ikastaroa, urriaren 30ean hasi eta abenduaren 18an amaituko da. Saioak, asteartero, 18:30-19:45 artean Artzabalen. Dependentzia fisikoa eta psikologikoa landuko dira, Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologo Maider Sierrak zuzenduriko ikastaroan.