Txokolate tailerrera larunbatean, Antxomolantxakoekin

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 29a, 00:00

Txokolatearen elaborazio prozesua ezagutu, barietate desberdinak probatu eta trufak edota txokolatezko piruletak egiteko aukera eskainiko du Aginagako Antxomolantxa Elkartearen ekimen berriak. Larunbat honetan, azaroaren 3an, Oreretara irteera antolatu dute, hara doaz txokolate tailer batean parte hartzera. Irteera ordua, goizeko 10:30etan jarri dute Aginagan bertan. Joan etorria kotxez egingo da. Tailerra helduei eta 3 urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Prezioa 15 euro. Gehienez, 15 laguneko taldeak osa daitezke.

Realekoengana, hilaren 10ean
Antxomolantxakoek bigarren irteera bat ere antolatu dute, oraingoan Realaren instalakuntzak ezagutzeko. Azaroaren 10ean izango da. 10:30etan abiatuko dira Aginagatik, kotxez.