Artisautza Azoka ostegunean, Aitzaga berriz irekita dela

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 29a, 00:00

Urtero moduan, Artisautza Azoka antolatu du Aitzaga Elkarteak azaroaren 1erako. Hamazazpigarren edizio hau ordea berezia izango da. Sei urtez itxita egon ostean, Aitzaga Elkarteko egoitza zabalik dela ospatuko baita datorren asteko ekimena. Azoka goizeko 11:00etatik aurrera burutuko da frontoian. Denetariko produktuez horniturik egongo diren hogei bat postu bilduko dira bertan: bitxigintza, larrugintza, zeramika, otargintza… Gainera, txorizo eta taloa dastatzeko aukera izango da.