Denda eta tabernetan euskal kantak kontsumitzeko deia

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 29a, 00:00

Usurbilgo Kantu Taldetik, euskal abestiak kontsumitzeko gonbita luzatzen diete herriko dendari eta tabernariei. NOAUA!ra bidali duten azken oharrean diotenez, “gure herriko dendariak eta tabernariak, beren egunerokoan, bezeroa euskaraz egitera probokatuz eta bultzatuz, gureak ditugun euskal kantak kontsumitzera ahalegindu daitezen nahiko genuke, horretarako, gure materiala eta laguntza eskaintzen diegularik”. Bestalde, larunbatean ospatu zuten urriko kantu-jira. 35 bat lagun bildu zituen ekitaldiak. “Nahiz eta eguraldi aproposa ez egin, 35 bat lagun bildu ginen, bi ordu inguru, kantu zaharrak eta ez hain zaharrak kantatuz. Kantu giro ederrean ibiliz, gure herria euskaratik eta euskaraz bizi dadin bultzatuz, kantatzeko joera natural bat eskaini nahi diogu herriari, horretara nahi duen guztia gonbidatuz”, adierazi dute kantu taldetik. 

Irudia: Kantu Taldea.