Urriaren 25a, txapelketa eguna izan zuten Arraten

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 30a, 00:00

Karta joko desberdinen txapelketak ospatu ziren joan den urriaren 25ean, Aginagako Arrate Elkartean. "Denentzat saria, bazkaria doainik izan zuten", berri eman dio NOAUA!ri Aginagako kronista Maria Angeles Arrutik. Giro ederrean ospatu zuten joan den osteguna. Txapelketa desberdinetako irabazleak, ondoko argazkian dituzue. Euren izen abizenak, hemen:

-Mus txapelketako irabazleak: Joxe Mari Bengoetxea eta Inaxio Odriozola.
-Tuteko irabazleak: Julian Pikabea eta Ixiar Izagirre.
-Punttuko irabazleak: Pakita Orbegozo eta Dolores Bengoetxea.
-Eskobako irabazleak: Juanita Peña eta Maritxu Pagola.

Irudia: Maria Angeles Arruti.