Larunbatean ospatuko den Antzerkizale Eguneko zenbait ekimenetan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena. Besteak beste, antzerki taldeen kalejira bat ospatzekoa da azaroaren 3an. Antolakuntzak ordea, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak eta Txerrikik, herritarrak ere deialdi honetan parte hartzera animatzen ditu. Ekitaldiarekin bat egin nahi dutenek, asteazken hau dute, apuntatzeko azken eguna. Interesdunek, email bat bidali behar dute helbide honetara: txerriki@gmail.com.
Beste hainbeste egin behar da, email bat bidali aipatu helbidera, larunbat goizean antolatu dituzten tailerretan parte hartu nahi dutenek. Klown eta antzerki testuen idazketa tailer bana burutuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera Potxoenean.
Antzerkizaleen sarea sortzea, helburu
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Usurbil hautatu du, 2012ko III. Antzerkizale Eguna ospatzeko. Larunbat honetan, azaroaren 3an izango da. Egun osoko ekimenak iragarri dituzte; antzezlanak, tailerrak...
Antzerkizale Egunaren eta udazkenerako EHAZEkoek antolatu dituzten beste hainbat ekitaldirekin, AntzerkiZale Sarea osatu nahi dute; Antzerki zaletuen, antzerki taldeen eta udalerrien arteko sare bat, antzerkigintza bultzatuko duena, zaletuentzat han eta hemen alor honetako eskaintza egoteko aukera emango duena.
Azaroaren 3an Usurbilen ospatuko den III. Antzerkizale Egunaren egitaraua, hemen:
10:00 Klown Tailerra: May Gorostiaga, Intujai.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: 3 ordu.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.
11:00 Antzerki testuen idazketa tailerra: Galder Perez.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: ordu eta erdi.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.
15:00 Arratsaldeko kalejira prestatzera.
Izen ematea: txerriki@gmail.com
17:00 "Kultura plazara" antzezlana: Irrien Lagunak.
Tokia: Kaxkoan (Mikel Laboa plazan edo frontoia).
18:00 Euskal Herriko antzerki taldeekin kalejira mundiala!
19:00 2012ko Antzerkizale Eguneko manifestuaren irakurketa.
Jarraian, "...Eta behia agertu zen": Aldatzen Laguntzen antzerki taldea.
20:00 "Publikoari gorroto": Huts Teatroa.
Tokia: Sutegi.
Sarrerak: 8 euro ohiko tokietan, egunean bertan 10 euro. Bazkideek aldez aurretik 6 eurotan.
Antolatzaileak: EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea), NOAUA! Kultur Elkartea eta Txerriki Antzerki taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Babesleak: Kutxa Gizarte Ekintza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.