Kultura Aholku Batzordea, azaroaren 6an bilduko da berriz

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 31a, 00:00

Udal ordezkari eta kultur arloko herri eragileak biltzeko hitzordu berria finkatu dute, datorren asterako. Kultura Aholku Batzordea deitu da, azaroaren 6rako, ohiko leku eta orduan; Potxoenean, iluntzeko 18:30etan. Kultur eragileen arteko komunikazioa eta elkarlana hobetzeko martxan jarri asmo duten web gune berriaren zirriborroa aurkeztu zuten joan den astean. Datorren bilkuran, egitasmo honi loturiko batzorde kideen ekarpenak jaso asmo dituzte.