Jai bezpera honetan, eskubaloi neurketa bat jokatuko da Oiardo Kiroldegian. Jubenil mutilak, C.D.B. Leizaran taldearekin lehiatuko dira, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Ez da ordea, askorentzat hastear den jai egun eta zubi honetarako deitua dagoen partida bakarra. Larunbat honetan, azaroaren 3an, beste bost neurketa jokatuko dira Oiardo Kiroldegian. Honako hauek:
9:30 Alebin neskak: Udarregi 6-Ondarreta.
10:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Aiala Zarautz.
11:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-Urnieta.
17:30 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Donibane Eskubaloia.
19:00 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-C.B. Urduliz.