Udalbatzak Usurbilgo kale izendegia eguneratzea erabaki du berriz, atzo burutu zen urriko osoko ohiko bilkuran. Agerreazpin eraiki dituzten babes ofizialeko etxebizitza berriak direla eta, kale berri bat sortu da bertan. Kale horri Olarriondo izena jartzea onartu zuen udalbatzak iraileko osoko bilkuran, eta horrekin batera, kale horretan dauden etxe atarien zenbaki eta izenak eguneratu zituzten. "Geroztik ordea, Olarriondozarra baserrian hartutako erabakian aurreikusitakoa baino atari bat gehiago dagoela ohartu gara. Hala, hartutako erabakia aldatzea hobetsi da", jasotzen du atzo onartu zen proposamenaren berri ematen duen udal txostenak.
Aldaketa aho batez onartu zuen udalbatzak. Kale izendegia, jendaurrean jarriko da orain, "eta helbidea aldatu den etxebizitza guztietara jakinarazpen bat igorri da, aldaketaren berri emanez".
Honenbestez, Munalurra kalean hasi eta Aranerreka pareraino luzatuko den kale berriak, kale izendegia modu honetan eguneratzea ekarri du:
-Olarriondoberri: "Olarriondo kalea, 1" (lehen, Sakabanatuak 5).
-Luarri: "Olarriondo kalea, 3" (lehen, Sakabanatuak 7).
-Olarriondozarra: "Olarriondo kalea, 5" (lehen, Sakabanatuak 6 A).
-Olarriondozarra: "Olarriondo kalea 7" (lehen, Sakabanatuak 6 B).
-Agerreazpi:"Olarriondo kalea, 11" (lehen, Sakabanatuak 8).
Aipatu moduan, honez gain, babes ofizialeko etxebizitza berrien helbideak ere kale izendegian jasotzea onartua dago. Modu honetan:
-BEP 3.1. partzela etxea-12 etxebizitza: "Olarriondo kalea, 2".
-BEP 3.2. partzela etxea-12 etxebizitza: "Olarriondo kalea, 4".
-Udal baratzak: "Olarriondo kalea, 9-11".
-ETP 1/1 partzela. Udal ekipamendua: "Munalurra kalea, 26".