2013rako taxi tarifa berriak onartu ditu udalbatzak

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 31a, 00:00

Datorren urterako taxi tarifa berriak onartu zituen atzo udalbatzak, urriko osoko ohiko bilkuran. Bozkatu aurretik, azalpenen tartean Jone Urdanpilleta zinegotziak berri eman zuenez, prezio berriak aplikatzeko bi proposamen aurkeztu dira Buruntzaldea mailan. Bat AGITAX Taxiaren Gipuzkoako Elkartearena, bestea G.TAXI Gipuzkoako Taxilarien Elkartearena. Buruntzaldea mailan AGITAX elkartearen proposamena hobetsi zen, eta hauxe da hain zuzen, atzo gobernu taldeak osoko bilkurara eraman zuena. Usurbilgo udalbatzak hartutako erabakia, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari helaraziko zaio orain.

2013rako tarifa berriak, honako hauek izango dira: 

 

Lan egunetan, goizeko 7:00etatik 22:00ak arte:

-Gutxieneko tarifa: 5,0098 euro.

-Egindako kilometroa: 1,0651.

-Itxaron ordua: 20,4384.

 

Gauero 22:00etatik 7:00ak arte, eta larunbat, igande eta jai egunetan:

-Gutxieneko tarifa: 5,9714.

-Egindako kilometroa: 1,7061.

-Itxaron ordua: 32,1208.