Kontserbak egiteko ikastaroa antolatu du Usurbiltzenek

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 2a, 00:00

Ikastaro berri bat antolatu du Usurbiltzenek, azaroaren 10erako; kontserben inguruko ikastaroa. Saioa datorren asteko larunbat goizeko 10:00etan hasi eta hiru orduko iraupena izango du, Agerialdeko sukaldean. Gehienez, 17 lagunez osatuko da taldea. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, izen emate ordena errespetatuko da. Apuntatzeko azken eguna hain zuzen, azaroaren 6a izango da. Interesdunek email bat bidal dezakete usurbiltzen@gmail.com helbidera, bertan "kontserbak" izenburua adieraziz. Edo 649 895 858 telefono zenbakira deitu dezakete. Ikastaroaren prezioa; 15 euro. Langabetuek 10 euro.