Errebotea, eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 2a, 00:00

Eguraldi txarrak jada bitan atzerarazi duen XLIX. Endika Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Sariaren finala, igande honetan, azaroaren 4an jokatzekoa da Zubietan. Oraingoan ere eguraldia oztopo ez bada, Luzaz  Gaztek  (Donibane  Lohizune,  Lapurdi)  eta  Kapito  Harri  II-k  (Uztaritze,  Lapurdi)  jokatuko  dute azken neurketa hau,  goizeko 11:00etatik aurrera Zubietako frontoian. 

Asteburu honetarako kirol hitzordu gehiago iragarri dira. Honako hauek:

FUTBOLA
15:30 Neskak.
17:30 Jubenilak.

Tokia: Harane.

ESKUBALOIA
9:30 Alebin neskak: Udarregi 6-Ondarreta.
10:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Aiala Zarautz.
11:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-Urnieta.
17:30 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Donibane Eskubaloia.
19:00 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-C.B. Urduliz.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.