Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Usurbil hautatu du, III. Antzerkizale Eguna ospatzeko. Biharko, egun osoko ekitaldi sorta antolatu dute, Txerriki eta NOAUA!rekin batera. Tailerrak, ikuskizunak, kalejira eta manifestu baten irakurketa iragarri dira, azaroaren 3 honetarako:
10:00 Klown Tailerra: May Gorostiaga, Intujai.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: 3 ordu.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.
11:00 Antzerki testuen idazketa tailerra: Galder Perez.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: ordu eta erdi.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.
15:00 Arratsaldeko kalejira prestatzera.
Izen ematea: txerriki@gmail.com
17:00 "Kultura plazara" antzezlana: Irrien Lagunak.
Tokia: Kaxkoan (Mikel Laboa plazan edo frontoia).
18:00 Euskal Herriko antzerki taldeekin kalejira mundiala!
19:00 2012ko Antzerkizale Eguneko manifestuaren irakurketa.
Jarraian, "...Eta behia agertu zen": Aldatzen Laguntzen antzerki taldea.
20:00 "Publikoari gorroto": Huts Teatroa.
Tokia: Sutegi.
Sarrerak: 8 euro ohiko tokietan, egunean bertan 10 euro. Bazkideek aldez aurretik 6 eurotan.
Antolatzaileak: EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea), NOAUA! Kultur Elkartea eta Txerriki Antzerki taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Babesleak: Kutxa Gizarte Ekintza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.