Udal ordezkariekin batera herritarrei zuzenduriko hiru deialdi finkatu dira aste honetarako. Bihartik ostegunera, Kultura Aholku Batzordea eta Parekidetasun Kontseilua bilduko dira Potxoenean. Etzi, urriaren 24an hasitako hezkuntzako parte hartze prozesuko bigarren bilera burutuko da baita, leku berean. Gogorarazi beharra dago, ekitaldi guztiok irekiak direla, herritar orok parte har dezakeela. Hona hemen, hitzordu bakoitzari buruzko zehaztasun gehiago:
Azaroak 6, asteartea
18:30 Kultura Aholku Batzordearen bilera Potxoenean.
Edukia: Kultur eragileen arteko komunikazioa eta elkarlana hobetzeko martxan jarri asmo duten web gune berriaren zirriborroa aurkeztu zuten duela bi aste. Bihar, egitasmo honi loturiko batzorde kideen ekarpenak jaso asmo dituzte.
Azaroak 7, asteazkena
18:30 Hezkuntzako parte hartze prozesuko bilera Potxoenean.
Edukia: etorkizuneko hezkuntza eredu bateratua adostea da prozesuaren helburua. Bigarren bilkura honetan, egungo egoeraren diagnosia aztertzen jarraitzekoak dira, udal ordezkari, eragile eta herritarrak.
Azaroak 8, osteguna
19:00 Parekidetasun Kontseiluaren bilera Potxoenean.
Edukia: urriaren 18an bildu zen lehen aldiz, Parekidetasun Kontseilua. Orduko hartan, Udalaren alor honetako politikaren ibilbidea izan zuten aztergai. Ezinbestekotzat jo zuten, gizon eta emakumeen parte hartzea kontseilu honetan.