Andatza Mendizale Elkartekoek azaroko irteera lotu dute jada; Gorbeiara joatea proposatzen du bilguneak, hilaren 11n. 22 kilometrotako ibilbidea osatuko dute, bost ordu eta erdiko tartean. Goizeko 7:00etan jarri dute abiatzeko hitzordua, Oiardo Kiroldegian. Autobusez egingo dute joan etorria. Izena aldez aurretik, asteazken hau, hilaren 7a baino lehen eman beharko da eta apuntatzerakoan 20 euroko ordainketa egin, Kutxako kontu korronte zenbaki honetan: 2101.0069.16.0121883656. Plaza mugatuak egongo direnez, lehentasuna Andatzako kideek izango dute. “Otordua egingo dugu ibilbidea amaitutakoan. Janariak norberak eraman behar du eta edaria Andatza MKT-ek eramango du”, ohartarazi du antolakuntzak.
Informazio gehiago: http://www.andatzamendizale.info/