Estresa kudeatzen ikasteko tailerra, ostegunean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 5a, 00:00

Depresioa, antsietatea, lo hartzeko arazoak, segurtasun falta, beldurra, tentsio muskularrak, buruko minak, blokeoak edota alergiak eragin ditzake egungo gizartean hain presente dugun estresak. Estresa kudeatzeko hain zuzen, tailerra antolatu dute ostegunean, azaroaren 8an Haur Eskolan. Haur eta helduentzako saio bana burutuko da. Hitzorduotan, estresa kudeatu edo sendatzen laguntzeko eta erlaxazioa mantentzeko instrukzioak emango dira, musikoterapia eta arnasketa ariketak baliatuta. Parte hartzaileek dituzten zalantzak argitzeko aukera ere egongo da. Helduen saioa, 15:15-16:15 artean, eta haurrena, 17:00-18:00 artean burutuko da. Tailerreko prezioa, 6 euro. Victoria Mendoza psikoterapeutak bideratuko du saioa. Izen emateko edo informazio gehiago: 609 465 819 (Nieves) edo nahualeh@yahoo.es