Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak astelehen honetarako, azaroaren 5erako antolatu du odol emate saioa. Ohi bezala, 18:00-20:30 artean anbulatorioan. Azken aldiz, iraila hasieran deitu zuten odol emateko hitzordua. Orduko hartan, 52 herritarrek eman zuten odola, haietatik bi, odol emaile berriak.
Jakinarazpenak
Odol Emaileen Elkartetik berri eman dutenez, aurrerantzean egingo diren deialdiak jakinarazteko modua aldatuko dute. "Ematea dagokien emaileek idatzi bat jasoko dute hori adieraziz. Oraingoz, aldaketa dugu abisu garaian. Hemendik aurrera idatziz jasoko da, telefonoz, emailez edo sms bidez jaso beharrean", ohartarazi dute.