Bost egun, Behobia-Donostia probarako

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 6a, 00:00

Milaka lasterkari bilduko dituen Behobia-Donostia kirol probarako bost egun baino ez dira falta. Hitzordurako izena emana duten lasterkariek azken prestaketa lanetan murgilduak behar dute dagoeneko. Igandean, azaroaren 11n ospatuko den lehiara joateko autobusa antolatu da Usurbilen. Goizeko 8:45etan abiatuko da Bordatxo paretik. Autobusak Behobian utziko ditu lasterkariak. Proba amaituta, berriz Donostian hartu eta Usurbila itzuliko da. Joan etorria beraz, busez egin nahi duenak, telefono zenbaki honetara deitu besterik ez du: 666 987 083. Prezioa, 10 euro.