Txokolate tailerrean egon ostean, Aginagako Antxomolantxa Elkarteak beste irteera bat antolatu du larunbat honetarako, azaroaren 10erako; Realeko instalakuntzak ezagutzera joateko txangoa hain zuzen. Abiatzeko hitzordua, larunbat goizeko 10:30etarako jarri dute, Aginagako plazan. Kotxez egingo da joan etorria.
Ate irekien eguna
Hasi berri dugun hilabete honetarako beste ekimen bat ere lotu dute Antxomolantxako kideek. Azaroaren 24an, Ate Irekien Eguna ospatuko dute Aginagako ludotekan. Haurrentzako jokoak goizean, Jakin eta Jolas pailazoak arratsaldean, eta tartean, bazkaria ere izango da Aginagako soziedadean. Otordura joateko asmotan direnek, aldez aurretik eman dezakete izena, telefono zenbaki honetara deituta: 610 875 287.