Kultura Aholku Batzordea bilduko da gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 6a, 00:00

Udal ordezkari eta kultur arloko eragileek hitzordua dute gaur, 18:30etan Potxoenean. Kultura Aholku Batzordea bilduko da eraikineko goiko aretoan. Aurreko bileran, kultur eragileen arteko komunikazioa eta elkarlana hobetzeko martxan jarri asmo duten web gune berriaren zirriborroa aurkeztu zuten. Astearte honetan, egitasmo honi loturik batzorde kideek dituzten proposamen eta ekarpenak jaso asmo dituzte.

Hezkuntza eta Parekidetasun batzordeen bilerak egunotan
Atzo iragarri genizuen bezala, hasi berri dugun hau, bileren astea dugu. Kultura Aholku Batzordea gaur, eta bihar asteazkena, hezkuntzako parte hartze prozesuko bigarren bilera burutuko da. Etzi berriz, Parekidetasun Kontseilua bilduko da. Zehaztasun gehiago, hemen:

Azaroak 7, asteazkena
18:30 Hezkuntzako parte hartze prozesuko bilera Potxoenean.
Edukia: etorkizuneko hezkuntza eredu bateratua adostea da prozesuaren helburua. Bigarren bilkura honetan, egungo egoeraren diagnosia aztertzen jarraitzekoak dira, udal ordezkari, eragile eta herritarrak.

Azaroak 8, osteguna
19:00 Parekidetasun Kontseiluaren bilera Potxoenean.
Edukia: urriaren 18an bildu zen lehen aldiz, Parekidetasun Kontseilua. Orduko hartan, Udalaren alor honetako politikaren ibilbidea izan zuten aztergai. Ezinbestekotzat jo zuten, gizon eta emakumeen parte hartzea kontseilu honetan.