1952an jaiotakoentzat, kinto bazkaria antolatu dute

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 7a, 00:00

Aurten 60 urte betetzen dituzten herritarrek kinto bazkaria antolatu dute, abenduaren 2rako. Otordua ospatzeko hitzordua, 14:00etan jarri dute Atxega jatetxean. 1952. urtean jaioa bazara, eta bazkaritara joan nahi baduzu, izen emateko deitu telefono zenbaki honetara: 943 361 380. Apuntatzeko azken eguna, azaroaren 25a. Otorduko prezioa, 31 euro.