Kolonbiako bake prozesua hizpide, gaur hasiko den V. Elkartasun Astean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 7a, 00:00

Kolonbiako gobernuak eta FARC-eko ordezkariek hasitako negoziazio elkarrizketen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango da, asteazken honetan hasiko den V. Elkartasun Aste honetan. Gaurko hitzaldia eta hilaren 9rako film proiekzioa antolatu ditu Usurbilgo Elkartasun Taldeak, Usurbilgo Udalak eta Mundubatek lagunduta. Gai honi buruz hitz egiteko, Luis Plaza Velez sindikalista kolonbiarra gonbidatu dute. Usurbilen izango da gaur arratsaldeko 17:00etan. Harrera egingo zaio udaletxean, eta 19:00etan hitzaldia eskainiko du Sutegin, Usurbilgo Elkartasun Taldetik gogorarazi dutenez, abiatu den “prozesu honetan kolonbiar herritarrek paper protagonista jokatu behar dutela kontuan izanda”.

Aipatu moduan bestalde, ostiralerako film proiekzioa antolatu dute. “También la lluvia” pelikula ikusteko aukera egongo da, gaueko 22:00etatik aurrera Sutegin. “Ameriketako indigenen historia berridazteko eta baliabide naturalak kudeatzeko eskubidearen aldeko borrokak gogoratuko ditugu”, adierazi dute antolatzaileek.