Azken urteotako marka guztiak hautsi ditu Usurbilgo langabezia tasak. Espainiako Gobernuko Lan Ministerioaren arabera, Usurbilen 359 langabetu zeuden urrian. Irailean baino 20 langabe gehiago, orduan 339 langabetu zenbatu baitziren. Beste behin, zerbitzuen sektoreak biltzen du langabetu kopuru handiena, 359tik 221 hain zuzen. Sexuaren arabera, alde handirik ez gizon eta emakumeen arteko langabezia tasetan, nahiz, emakume langabetu gehiago egoten jarraitu. Adinari dagokionez, 25-44 urte artean dago lanik gabeko herritar kopuru altuena; 194 langabetu guztira:
SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak:
25-44: 103.
>=45: 53.
Guztira: 177.
Emakumezkoak:
25-44: 91.
>=45: 78.
Guztira: 182.
SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 3.
Industria: 72.
Eraikuntza: 43.
Zerbitzuak: 221.
Aurreko lanik gabe: 20.
Iazko urrian, 294 langabetu
Kaleratu berri diren datuok duela urtebetekoekin alderatuz gero, Usurbilen 294 langabetu zeuden 2011ko urrian. Azken hilabete eta urteotan langabeziak Usurbilen izan duen bilakaera, Usurbilgo Udalaren ondoko grafikoan ikus dezakezue.
Buruntzaldean, ia 5.000 lagun lanik gabe
Buruntzaldean ere irailetik urrira, gorantz egin du langabezia tasak. Hilabeteko tartean, ehunetik gora langabetu gehiago zenbatu dituzte:
Urrian:
Andoain: 1.084.
Astigarraga: 320.
Hernani: 1.348.
Lasarte-Oria: 1.375.
Urnieta: 399.
Usurbil: 359.
Guztira: 4.885.
Irailean:
Andoain: 1.079.
Astigarraga: 291.
Hernani: 1.345.
Lasarte-Oria: 1.342.
Urnieta: 380.
Usurbil: 339.
Guztira: 4.776.
Gipuzkoan igoera handiena
219.071 herritar lanik gabe zeuden urrian, Hego Euskal Herri osoan. Horietatik, 47.235 Gipuzkoan. Espainiako Lan Ministerioak kaleratutako datuen arabera, herrialde honetan igo da langabezia kopurua gehien. Irailetik urrira, %2,73. 1.255 langabetu gehiago joan den hilean.
Irudia: Usurbilgo Udala.