Bigarren eskuko gaiak hartzeko aukera, Atalluko Garbigunean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 8a, 00:00

Etxerako altzariak, elektro tresnak, jostailuak, apaingarriak, kirola egiteko materiala, informatikako gaiak eta abar luze bat aurkitu daiteke Atallun kokatua dagoen Garbigunean. Garbigunea tamaina handiko altzari edota materialak biltzeko tokia da, baina bertara joan eta etxerako erabilgarri ikus dezakeguna hartzeko aukera ere bada. 

Bertan zer dagoen ikusi nahi duenak, Garbigunea ordutegi honetan irekitzen dute:
-Astelehenetik ostiralera: goizez, 10:15-13:00 artean; arratsaldez, 16:00-19:00 artean.
-Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:00-13:00 artean.

Informazio gehiago: 943 21 49 77 edo sanmarko@sanmarko.net