Datorren urtean Udalak bultzatu asmo dituen egitasmoak, edota egitasmo hauetara bideratu nahi dituen diru partidak ahotan hartuko dituzte hurrengo asteetan. 2013rako udal aurrekontuak herritarrekin batera lantzeko, auzoz auzokako bilerak deitu ditu Udalak. Lehena astelehenerako, azaroaren 12rako, azkena hilaren 22rako. Beste gai batzuekin aldez aurretik egin izan den bezala, lanketa prozesu honetan, Kalezar, Aginaga, Zubieta, Txokoalde, Santuenea eta Kaleberri zeharkatuko ditu Udalak.
Sei bilera deitu ditu, irekiak izango dira guztiak eta herritarrei parte hartzera deitzen zaie. "Bilera hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta denon artean Usurbilgo Udaleko aurrekontuak aztertu eta landuko ditugu", luzatu dute gonbita Udaletik. Honatx, bilera hauen egutegia:
Azaroak 12, astelehena
19:00 Kalezarko Auzo Elkartean, Haranen.
Azaroak 13, asteartea
19:00 Zubietako Kaxkapen.
Azaroak 15, osteguna
19:00 Txokoaldeko Erroizpe elkartean.
Azaroak 19, astelehena
19:00 Aginagako ludotekan.
Azaroak 20, asteartea
19:00 Santueneako Auzo Elkartean.
Azaroak 22, osteguna
19:00 Kaxkoan, Potxoenean.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.