Jubenil mutilen eskubaloi partida, gaur 20:00etan

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 8a, 00:00

NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan, larunbat gauerako antolatu den Alurr dantza taldekoen Kiroldegiko ikuskizunak, asteburuan jokatzekoak diren eskubaloi neurketak orduz eta lekuz aldatzea eragin du. Egunotan etxean jokatzekoak zituzten hainbat partida inguruko udalerrietako kirol instalakuntzetan jokatuko dituzte, Usurbil Kirol Elkarteko taldeek. Bat, ostegun honetan, hau bai, etxean, Oiardo Kiroldegian; 

20:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-CD Egia Balonmano.