Judo, eskubaloi eta futbol neurketak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 9a, 00:00

Herriko kirol taldeek ez dute atseden hartzeko tarterik, neurketaz beteriko asteburu baten atarian gaude beste behin. Jokatuko diren partida edota txapelketen erronda, judoarekin hasiko dugu oraingoan. Usurbil Judo Klubeko ordezkaritza bat, Malagara doaz gaur, senior mailako European Cup Malaga txapelketan parte hartzera. Klubeko web orritik berri eman dutenez, bost judoka lehiatuko dira azaroko bigarren asteburu honetan:

-Larunbatean: Aiora Arrillaga (-48 kg), Andoni Aizpurua (-60 kg) eta Alain Roman (-66 kg).
-Igandean: Nerea Arruti (-70 kg) eta Egoitz Mora (-100 kg).

ESKUBALOIKO NEURKETAK, ETXETIK KANPO
Bestalde, asteburuan etxean jokatu behar zuten Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeek inguruko udalerrietako kirol instalakuntzetan lehiatuko dira, NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan, larunbat gauean Oiardo Kiroldegian Alurr dantza taldekoek eskainiko duten ikuskizuna dela eta. Hona hemen beraz, eskubaloi taldeen hitzorduak:

Azaroak 10, larunbata
Alebin neskak, Urnietan: Udarregi 5A-Urnietako K.E.
Infantil neskak, Zarautzen: Udarregi A Usurbil-Zarautz.
17:45 Senior neskak, Lasarte-Oriako Udal Kiroldegian: Atez Ate Usurbil-Elgoibarko Sanlo EKT.

Azaroak 11, igandea
10:45 Kadete neskak, Lasarte-Oriako udal kiroldegian: Usurbil K.E.-Zarautz K.E.
11:30 Infantil mutilak, Urnietan: Usurbil K.E.-CDB Leizaran.

FUTBOLA
Azaroak 10, larunbata
10:00
 Alebin mutilak, Futbol 8 Udarregi 6A.
10:00 Infantil neskak, F-8.
11:00 Infantil mutilak, F-11.
15:30 Regionalak.

Tokia: Harane.