Larunbat honetan, azaroaren 10ean ekingo dio Buruntzazpi txirrindulari eskolak, denboraldi berriari. Goizeko 11:00etarako jarri dute hitzordua, Lasarte-Oriako Atsobakarren. Bertaratzeko deialdia egiten diete, 1999-2001 urte artean jaiotako herritarrei; hau da, infantil eta alebin mailako kirolariei. Bihar bertan, "banatuko ditugu izena emateko orriak. Guraso edo tutoreek beteriko orriak eskolaren bitartez kudeatuko dira" adierazi dute Buruntzazpitik. Entrenamendu saioetarako hitzorduak ere finkatu dituzte jada. "Eskola egutegian aurreko ostirala jai egun ez diren larunbatetan arituko gara Atsobakarreko parkean, azaroa, abendua, apirila eta maiatzako hilabeteetan", ohartarazi dute txirrindulari eskolatik.